Ezkioko gaztelekua berriz martxan izango da astelehenetik aurrera
Udako etenaren ondotik, datorren astelehenean, irailak 18 irekiko ditu ateak berriz Ezkioko gaztelekuak. Helburua haurrak elkarrekin egoteko espazio bat eskaintzea da, haien arteko harremanak sustatzeko. Haiek kudeatuko dute gunea, eta ardura familiena izango da. Lan talde bat ibili da Oinherriko aholkularitzarekin gunea martxan jartzeko antolaketan. 2017tik aurrera jaiotako haurrei zuzenduta dago.
Monitore lanak egingo dituen pertsona bat izango dute haurrek bidelagun, eta ekintza berezietan izan ezik,beti egongo da lokalean. Maiatzetik urrira, astelehenetan eta asteazkenetan 16:30etik 19:30era egongo da irekita, eta azarotik apirilera ordu erdi gutxiago izango dute, 16:30etik 19:00etara irekiko baita. Igandetan, urte osoan, 15:30etik 20:00etara egongo da zabalik.
Dagoeneko izena emateko epea irekita dago. Urteko kuota 10 eurokoa izango da. Izena eman nahi dutenek udaletxera deitu dezakete, edo aurrez aurre gaztelekuan bertan ere bai. Informazio gehiagorako, irailaren 19an, asteartea, zerbitzua aurkezteko bilera egingo dute Ezkioko udaletxean 18:00etan.