‘Gesto’ dokumentala emango dute bihar Ordiziako Herri Antzokian
Bihar, 19:00etan, Gesto dokumentala emango dute Ordiziako Herri Antzokian, doan. Gogoan elkartearen enkargupean, Xuban Intxausti lasarteoriarrak zuzendutako lana da dokumentala, Humanistic ekoiztetxeak ekoitzia. Fernando Velazquez konposatzaile getxotarrak egin du musika. Duela urtebete estreinatu zen filma Donostiako Zinemaldiko Zinemira sailean. Bakearen Aldeko Koordinakundeari aitortza egiteko da.
Bakearen Aldeko Koordinakundea 1985ean eratu zen eta 2013ra arte aritu zen bakegintzaren alde eta indarkeriaren kontra lanean. Euskal Herriko indarkeria giroan, bakearen eta giza eskubideen alde egin zuten lan bertako kideek. Norbanako horiek dira filmeko protagonistak, eta iraganako irudien bidez egiten duten bidaia da dokumentalaren ardatza.
Solasaldia
Ondoren, hogei minutuko solasaldia izango da. Goierriko Bakearen Aldeko Koordinakundean aritutakoek herritarrak gonbidatu dituzte emanaldira.