I. Beteranoen Errugbi Txapelketa atzeratu egin dute, ekainera
Bost talderen arteko beteranoen errugbi topaketa egingo dute irailren 23an, baina txapelketa ekainaren 1ean eta 2an izango da. Beste hainbat ekitaldirekin hasiko dituzte urteurreneko ospakizunak irailaren 22an.
Ordizia Rugby Elkarteak 50. urteurreneko ospakizunak hasiko ditu irailaren 22an. Asteburu horretan, hilaren 23an eta 24an, I. Nazioarteko Beteranoen Txapelketa zegoen aurreikusita, baina atzeratu egin dute, ekainera. Elkarteak zabaldu duenez, «deialdia udan egin izanak eta txapelketak Frantziako Errugbi Mundialarekin batera topatzeak hainbat ekipotatik ezin etorria adieraztea ekarri» du.
Halere, irailaren 23an bost talderen arteko beteranoen topaketa egingo dute Altamira estadioan. Arrasate Rugby Taldeak, Madrid Canoe Rugby Klubak, Ordiziak Rugby Elkarteak, Tenerife Rugby Klubak eta Zaragoza Ejea Rugby Klubak parte hartuko dute. Topaketaz gain, hilaren 22rako zein 23rako hainbat ekintza antolatu dituzte, erakusketa, hitzaldi, bazkari edota kalejirarekin.