Irati Irizar lazkaotarrak irabazi du 26. Igartza saria
Ilargi-kutsadura da Irizarrek aurkeztu duen nobela proiektuaren izenburua.
Irati Irizar Alvarez lazkaotarra izan da 26. Igartza sariaren irabazlea, eta Ilargi-kutsadura da aurkeztu duen proiektuaren izenburua. 6.000 euroko laguntza izango du liburua ontzeko. Sari hau, Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpresak ematen dute.
Donostiako Elkar liburu dendan aurkeztu dute gaur goizean, eta Irizarrek nobelaren aurrerapena egin du. Hainbat hari, giro eta pertsonaia lotuko ditu: Bardeako bazter lehorrak, bertan western filmak egiteko erabilitako dekoratuen hondarrak, OHE direlakoen ikuspenak, sekta bat, Bartzelonatik herrira ilusiorik gabe itzuli den gaztea, munduan batetik bestera dabilen emakume arrakastatsua,… Horiek guztiak lotuko ditu nobela iradokitzaile bezain pertsonal honek.
Jarraian, goizeko aurkezpena.