Maider Agirre ordiziarraren erakusketa inauguratuko dute, bihar, Altarten
Bihartik urriaren 15era arte egongo da ikusgai. Inaugurazioa 19:30ean izango da.

Maider Agirre artista ordiziarraren pintura erakusketa inauguratuko dute bihar, 19:30ean, Altamirako Altarte elkartean. Bihartik urriaren 15era arte egongo da ikusgai. Larunbatetan eta igandetan 12:00etatik 13:30era elkartea irekita egongo da, eta gerturatu eta lanak ikusteko aukera izango dute herritarrek. Lanegunetan erakusketa ikusteko, berriz, 658 713 918 mugikor zenbakira deitu behar dute interesa dutenek hitzordua egiteko.