Urretxuko eta Zumarragako gazte talde batek marokoarrentzat arropa eta janaria jasoko ditu
Urretxu eta Zumarragako lau gaztek (Juan Alvarez, Iñaki Cuesta, Jakes Perez eta Alaitz Mujika) lurrikara pairatu duten marokoarrentzat arropa eta janaria jaso behar dituzte. Kamioi bat dute eta beraiek eramango dute janaria eta arropa Marokora. Bilketa datorren asteko asteazkenean (irailak 20) egingo dute, 16:00etatik aurrera, Matxinporta 26an (Arbizu banaketa enpresaren ondoan). Arropa, kanpin-dendak, lo egiteko zakuak, mantak, arroza, pasta, kontserbak… jasoko dituzte.