Santa Fe jaiei buruz azkeneko bilera gaur egingo dute Zaldibian

Festak antolatzeko hirugarren eta azken bilera gaur izango da, 19:00etan, Zaldibiako udaletxeko herri aretoan. Egitaraua itxiko dute, eraso sexisten kasuetarako protokoloa aurkeztuko, eta «festak auzolan bihurtzeko eredua» azaldu. Bukatutakoan, 20:00etan partaide guztiek taldeko argazkia aterako dute. Orain arte antolaketan ibili diren guztiak gonbidatu ditu udalak bilerara, eta ekintzaren batean lagundu nahi dutenei izena emateko deia ere egin die.