Alex Remiro proiektuak formakuntza saioak emango ditu Zegaman
Alex Remiro proiektuak Gurasotasun positiboa eta ongizate emozionala kirolean izeneko formakuntza saioak eskainiko ditu Aitxuri herri eskolan irailaren 26an eta urriaren 3an zein 10ean.
Remiro futbolariak Nire geldialdi onenak izeneko proiektua abiarazi zuen 2022 amaieran, futboleko prestakuntza garaian ongizate emozionala lantzen laguntzen duen proiektua, hain zuzen ere.
Proiektua abiarazi dutenek behin baino gehiagotan adierazi dute saio hauen bidez familiek beren seme alabei kirol zein bizi garapenean laguntzeko tresna lagungarriak eskuratuko dituztela. Horretaz gain, oinarrizko futbolean gertatzen diren egoera konkretu batzuei aurre egiteko eta horiek kudeatzeko zein konpontzeko tresnak eskaini nahi dituztela azaleratu dute.
Saio hauetara joateko izena Zegamako udalak sare sozialetan zabaldu duen esteka baten bidez eman beharko da.