Energia burujabetzaren inguruan hausnartuko dute Zerainen
Euskal Herriko Unibertsitatearen udako ikastaroetako bat izango da 'Herri txikiak aurrera begira: energia burujabetzarako ideiak, ekimenak eta balioak'. Izena emateko azken egunak dira. Ostiralean izango da jardunaldia.
Zerainen egingo dute energiaren burujabetzaren inguruko Euskal Herriko Unibertsitatearen udako ikastaroetako bat. Herri txikiak aurrera begira: energia burujabetzarako ideiak, ekimenak eta balioak izenburupean, hiru itzaldi eta mahainguru bat antolatu dituzte, “punta puntako” hitzalariekin:
PROGRAMA. IRAILAK 22
- 09:00 – 09:15 Erregistroa
- 09:15 – 09:25 Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Ion Muñoa Errasti | Deustuko Unibertsitatea – ikastaroaren zuzendaria
- 09:25 – 10:30 Energia trantsiziorako erronkak Euskal Herrian: EVE
- Iñigo Ansola Kareaga | EVE – Zuzendaria
- 10:30 – 11:30 Energia burujabetzari auzolaneko kulturatik begira
- Jose Antonio Rekondo Sanz | Oreki Fundazioa – Historialaria
- 12:00 – 12:45 Energia komunitateak: Aukerak, erronkak, adibideak eta kontraesanak
- Asier Larretxea Barja | Trantsizio energetikoko aholkularia
- 12:45 – 13:30 ‘Energia arloan esperientzia aurreratu eta eredugarriak’
- Leire Ugarte Diaz | Goiener > Goiener: Aitzindaritzatik bidea egiten
- Amagoia Barandiaran | Ekiola > Ekiola: Eredu publiko-pribatutik eguzkia energía egiten
- Andoni Alustiza Etxaluze | ZERAINLAB > Zeraingo energia komunitatea. Hasi berri den proiektua
- 13:30 – 14:00 Eztabaida irekia
Jardunaldian parte hartzeko izena eman behar da. 15 eurokoa da prezioa. Aurrez aurre zein telematikoki jarraitu ahalko da eguna.