Eutsi Ramon! antzerkia, ostiralean
Eutsi Ramon! antzezlaneko irudi bat. Eutsi Ramon! antzezlana izango da ostiralean Zegamako Aitxuri herri eskolako gimnasioan. Trapu zaharra konpainiaren obra bat da, eta arratsaldeko seietan izango da; sarrera dohainik izango da.
Enpresa handi batek goi mailako bunkerrak saldu nahi ditu, eta hura ikustarazteko lehiaketa bat antolatu du. Lehiakide honek froga ezberdinak egin beharko ditu.












