Ezpata-dantzen erakusketa ikusgai dago Igartzan
Maritzuli konpainiak egindako ikerketa lanaren lagin bat da erakusketa. Urriaren 4ra arte egongo da.
Euskal Herriko ezpata-dantzen erakusketa ikusgai dago Igartza Jauregian. Maritzuli konpainiak lan handia egin du Euskal Herriko kultur ondare material eta immateriala dena biltzen. Besteak beste, Beasain, Zumarraga, Miarritze eta Arrateko ezpata-dantzak jaso dituzte; arropak, argazkiak, historia,… Erakusketa hau urriaren 4ra arte egongo da zabalik (astelehenetik ostiralera: 18:00-20:00. Asteburu eta jai egunak: 11:00-14:00 eta 18:00-20:00).