Lazkaotarrek bere egin dute Esparru
Lazkaotik bizilagun ugari igo ziren, igande goizean, Esparru gainera. Iraileko hirugarren igandean ohitura den bezala, herriko gain horretara bira egin dute, usadioa berrituz. Haize zakarra erabili zuen goian, eta patxadan egotea eragotzi zuen. Hala eta guztiz, ikurrinari omenaldia egin zioten, Oin Arin taldeko bi dantzarik eta bi txistularik Agurra dantzatuta. Bost bertso abestu zituzten bertaratu zirenek, eta haur jolasak ere egin zituzten, salda hartu ondoren.