Sokatiralari beteranoek Anjel Erratzu omendu dute
Abuztuan Anjel Erratzu zendu zen. Erratzu Urretxu eta Zumarragako sokatiraren urrezko aroaren bultzatzailea izan zen eta EAJko zinegotzia Urretxuko udaletxean. Atzo Urretxu eta Zumarragako sokatiralari beteranoek omenaldia egin zioten. Ondoren, aurtengo txapelketa irabazi duten gazteen aurka lehiatu ziren. Horra hor Gotzon Aranburuk egindako bideoa eta Otamotzek 2008an Erratzuri egindako elkarrizketa.
Elkarrizketa irakurtzeko, sakatu hemen.