Xabier Berasategik zortzigarren egin du Italiako Matteottin
Euskaltel-Euskadi txirrindulari taldea Italian lehiatu da, lehengo astean. Lau klasikotan parte hartu dute, eta guztien artean Xabier Berasategi olaberritarrak lortu du posturik onena. Trofeo Matteotti proban, UCIren 1.1 mailakoa, zortzigarren postuan bukatu zuen. Tropel profesionaleko «onenekin» buruz buru lehiatu izana baloratu du taldeak, are gehiago kontuan hartuta profesionaletan lehenengo urtea duela. Ordiziako Probako 10. postuak eta Finisterreko Tourreko 12.a zituen orain arteko posturik onenak.