Mozorro eguna ospatu dute Itsasondon
Itsasondoko jaietako bigarren eguna da gaurkoa. Mozorrotuta irten dira kalera itsasondoarrak.
'Eroenak' saria irabazi dute 'Zirkoa' taldekoek. / Argazkia: Leire Perlines. Itsasondo festetako mozorro eguna izan da gaurkoa. Aurtengoan ez zegoen gai zehatzik eta askotariko mozorroak ikusi dira: pizzasondo, portugaldar marmokak, superheroiak, futbolariak, zirkoa, polizia, printzesak, piratak, txanogorritxu, intsektuak, fregonak, Aranzadi zientzia elkartea…
Ijitto show
Kuadrilla batzuk oholtzara ere igo dira. Zortzi, zehazki: elektrotsok, Abbatari 8.0, Hegoa, Moriru, Lau minionsak, txikitas de la calzada eta The fucking bestias. Dantza, akrobaziak eta magia egin dute, herritarren gozamenerako. Txalo zaparradekin erantzun diete.












