Txaranga topaketa egin dute Lazkaon
Lazkaoko Jundajo, Ordiziako Burrunbazale eta Herrialde Katalanetako Txaranga Colonia Guel izan dira protagonistak.
Lehenengo aldiz egin dute Lazkaon txaranga topaketa, eta goizean zehar txoko ezberdinetako hiru txaranga herrian zehar ibili dira. Lazkaoko Jundajo, Ordiziako Burrunbazale eta Santa Coloma de Cervelloko (Herrialde Katalanak) Txaranga Colonia Guel ibili dira herrian barrena, hura girotzeko asmoz.
Jundajo txaranga
Herriko puntu ezberdinetatik abiatu da txaranga bakoitza eguerdiko hamabiak aldera, eta herrian barrena ibili dira abestiak jotzen. Behin banakako ibilbidea amaituta, Hirigoien Kalean elkartu dira, eta denek batera abestiak jo dituzte.
Burrunbazale txaranga
Iluntzeko zazpietan ere kalejira egingo dute hiru txarangek.