Bizikletan eta estreinakoz patinetan aldapan gora
I.Patin igoera eta XXXVIII.bizikleta igoera egin dituzte Gaintzako San Migeletako igande goizean.
Gaintzako San Migel jaiak pasa dira aurten ere eta asteburu osoan zehar egitarau zabala izan ondoren, igande goiza lasai ederrean pasa dute. Urtero bezala, aurten ere bizikleta igoera egin dute Ordiziatik Zaldibiara bidean dagoen Gaintzara igotzeko bidegurutzetik hasi eta herriko plazako hemuga zeharkatzeraino. Asko izan dira bertan parte hartu duten herritarrak eta deigarria izan da aurten 14 urtez azpitikoen parte hartzea, oso lasterketa ona egin baitute guztiek gainera. 38. edizioa izan du aurtengoa Gaintzako bizikleta igoerak.
Hala ere, ohituretatik kanpo ere bada jaia. Berrikuntza izan da aurtengo bizikleta igoeraren 38.edizio honekin batera egin den lehenengo patin igoera. Bertan ere jende ugarik hartu du parte, baina gehiengoa kanpokoak izan dira, hau da, Gaintzako jende oso gutxik hartu du parte. Parte-hartzaileek maila bikaina erakutsi dute 15 minuturen bueltan eginez bidegurutzetik helmugarako bidea. Patxi Peula izan da azkarrena patinak soinean eta emakumezkoetan, berriz, Amale Mujika donostiarra.
Sailkapena
I. PATIN IGOERA
- Gizonezkoak:
- Patxi Peula (Gasteiz) – 15:57
- Aitor Vacas (Uribarri-Nagusia) – 16:21
- Julen Urkizar (Tolosa) – 16:26
- Emakumezkoak:
- Amale Mujika (Donostia) – 20:32
- Nere Karrera (Tolosa) – 20:59
- Aura Quintana (Colombia) – 23:17
XXXVIII. BIZIKLETA IGOERA
- Gizonezkoak:
- Haritz Arteaga (Legorreta) – 13:02
- Joseba Zubeldia (Zaldibia) – 13:05
- Iban Rabanal (Gasteiz) – 13:37
- Emakumezkoak:
- Usue Ibañez (Gaintza) – 17:44
- Maddi Arteaga (Legorreta) – 22:20
- Itxaso Uria (Beasain) – 23:11
- Herritarrak:
- Gizonezkoak:
1. Ivan Fernandez
2. Mikel Garmendia
3. Ixemi Arteaga - Emakumezkoak:
1. Usue Ibañez
- Gizonezkoak:
- Gazteak (14 urtetik behera):
- Gizonezkoak:
1. Eritz Atxega (Lazkao) – 13:24
2. Xabat Beaskoetxea (Ataun) – 14:08
3. Aratz Amundarain (Zaldibia) – 14:41 - Emakumezkoak:
1. Naxara Odriozola (Beasain) – 17:10
2. Haizea Auzmendi (Beasain) – 22:20
3. Irati Bengoetxea (Baliarrain) – 23:20 - Herritarrak:
1. Egoi Arrizabalaga
2. Auritz Arrizabalaga
- Gizonezkoak: