HGB Ausarta Barakaldo garaile Beasainen jokatu den Euskal Kopako finalean
HGB Ausarta Barakaldo izan da garaile Beasainen jokatu den Euskal Kopako finalean. 60-85 geratu da markagailua azken bozina hotsaren ondoren.
Euskal Kopako saskibaloiko finala Beasaingo Antzizar kiroldegiko kantxan jokatu da gaurkoan. Asteburu osoan zehar izan dira partidak eta gaur eguerdian jokatu da finala. Ostiralean arratsaldeko 19:00etan hasi zen lehen partida, talde barakaldarraren eta galdakoztarraren arteko lehia. HGB Ausarta Barakaldok Ibaizabalen aurka neurtu zituen indarrak eta garaipena eskuratu zuen. Bigarren partida, larunbat goizean izan zen, Ibaizabalen eta Domusa Teknik Iraurgi talde azpeitiarraren artean. Bertan, azpeitiarrek eskuratu zuten finalerako txartela eta gaur, goizeko 12:00etan txistu hotsak hasiera eman dio Domusa Teknik Iraurgi eta HGB Ausarta Barakaldoren arteko partidari. Azkenean, Barakaldora joan da kopa gaurkoan, 60-85 irabazi ondoren azpeitiarrei.