Garazi Arrularen ‘Lurraz beste’ liburuaz solasaldia egingo du irakurleen taldeak
Urriaren 25ean egingo du ikasturteko lehenengo solasaldia Beasaingo irakurlez taldeak.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2023/10/big_lurraz-beste-artikulua-f2-1-1.jpg)
Urrian hasiko da berriro Beasaingo irakurle taldea martxan, Aintzane Usandizaga Lopezek dinamizatuta. Ikasturte berri honetan, udal liburutegian egingo dituzte taldekako solasaldiak, hilean behin, asteazkenetan, 18:30etik 20:00etara. Lehenengo saioa, urriaren 25ean izango da, eta Garazi Arrula Ruizen Lurraz beste (Txalaparta, 2023) izango dute mintzagai.
Jarduera urritik ekainera egingo da eta ikasturtean zehar bi idazle gonbidatuko dituzte solasaldietara.