GOIERRIKO HITZAk zozkatutako bi gazten irabazleek jaso dute saria
Itziar Elustondo Galarraga ormaiztegiarrak Ordizian garaile izan zen Ondarreko Eneko Goibururen gazta jaso du, eta Miren Larrarte Otegi legazpiarrak Legazpiko Gipuzkoako Txapelketan nagusitu zen Gabiriako Baztarrikako gazta.
Hitzakideen txokoan harrera bikaina izan ohi du irailean gazten zozketak. Batetik, Legazpin jokatzen den Gipuzkoako Artzain Gazta txapeldunaren gazta eskaintzen dio Legazpiko Udalak GOIERRIKO HITZAri zozketan jarri dezan, eta gauza bera egiten du Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiak Ordiziako txapelketa sonatuko gazta irabazlearekin.
Bi sarituek jaso dute dagoeneko haien oparia. Itziar Elustondo Galarraga ormaiztegiarrak Ordizian garaile izan zen Ondarreko Eneko Goibururen gazta jaso du, eta Miren Larrarte Otegi legazpiarrak Legazpiko Gipuzkoako Txapelketan nagusitu zen Gabiriako Baztarrikako gazta.