Jon Aiestaranek irabazi du Zaldibiako ehiza txikiko txapelketa
Patxi Gorostiza sailkatu da bigarren, eta hirugarren Iñaki Arrese. Hamabi ehiztarik parte hartu dute Gaztelu elkarteak Errekabeltzen antolatutako txapelketan.
Jon Aiestaran da Zaldibiako ehiza txikiko txapeldun berria, lau eper eta faisai bat botata. Bigarren Patxi Gorostiza sailkatu da (hiru eper eta bi faisai) eta hirugarren Iñaki Arrese (hiru eper eta faisai bat).
Zaldibiako Gaztelu ehiza eta arrantza elkarteak antolatutako txapelketa joan den larunbatean jokatu zen, Errekabeltzen, Enirio-Aralar mankomunitateko lurretan. Denera hamabi ehiztarik parte hartu zuten.
Elkartean bazkalduz borobildu zuten eguna.