Segura eta Urruña senidetu egin dira
Duela 25 bat urte inguru sortu zuten lehenengo aldiz Iparra-Hegoa egitasmoa Segurako eta Urruñako talde batek, eta egitasmo horri ofizialtasuna ematea zuen helburu asteburuko ekitaldiak.
Segura eta Urruña senidetzarako bidean izan dira azken urteotan, eta larunbatean egin zuten ofizial haien nahia. Instituzio arteko ekitaldia izan zen, Segurako zein Urruñako zinegotziak egon baitziren.
Goizeko hamarretan egin zieten segurarrek ongi etorria Urruñakoei, eta ekitaldi politikoa egin zuten udaletxean. Bertan, Izarra Urdalleta Segurako alkateak eta Philippe Aramendi Urruñako alkateak hitz batzuk esan zituzten senidetzaren inguruan.
Ekitaldia amaituta, hamaikak aldera, herriko bisita egin zuten, eta gereziondoan dantzarien eta bertsolarien ekitaldia ere izan zituzten. Jarraian poteoa egin zuten, eta denek batera bazkaldu zuten kantu artean. Arratsaldeko seietan izan zen agurra.
Hasiera, duela 25 urte
Duela 25 bat urte inguru sortu zuten lehenengo aldiz Iparra-Hegoa egitasmoa Segurako eta Urruñako talde batek, eta egitasmo horri ofizialtasuna ematea zuen helburu asteburuko ekitaldiak.
«Garaia iritsi da herritarrez haratago joan eta instituzionalki honi forma ofizial bat emateko», esan zion Izarra Urdalletak Goierri Telebistari.
«Lotura horiek herritarrengandik hasten dira, eta gero, gu, instituzio publikoek sakondu behar ditugu lotura horiek», gehitu zuen Philippe Aramendi Urruñako alkateak.