Trafiko mozketa Beasainen CAF lantegiaren inguruan
Urriaren 3an, asteartea, ibilgailu guztientzat itxita egongo da J.M. Iturrioz kaleko 15 eta 27 zenbakien arteko eremua, 09:00etatik 14:00etara.
Beasaingo CAF enpresako sarreraren inguruan, Oria ibaiaren ibilgua egokitzeko egiten ari diren
lanak direla eta, bihar, asteartea, urriaren 3an, J.M. Iturrioz kaleko 15 eta 27 zenbakien arteko errepidea itxi egingo dute ibilgailu guztientzat, 09:00etatik 14:00etara.
Garajeetako erabiltzaileek eta aipatutako kaleko bizilagunek ez dute sarbidea erabat
bermatuta izango, beraz, neurri egokiak hartu beharko dituzte. Beasaingo udalak barkamena eskatu du sortu litezkeen eragozpenengatik.