Astelehenean amaituko da azalak aurkezteko epea
Ander Deuna jaietako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa astelehenean itxiko da.
Iazko sari banaketa. / Argazkia: Aimar Maiz. Urriaren 9a izango da Ander Deuna jaietako egitaraua osatzeko azalak aurkezteko azken eguna. Lanak udaletxean aurkeztu behar dira, asteleheneko 14:30ak baino lehen. Sari banaketa urriaren 25ean izango da, 12:30ean, udaletxean, eta 12 urtetik gorako irabazleak 300€ irabaziko ditu. 12 urtetik beherakoak, aldiz, 50.
Jaiak, aurten, azaroaren 24tik abenduaren 3ra bitartean ospatuko dituzte.












