Desagertutako legorretar baten bila dabiltza
Andrea Santiago Mieres adingabea irailaren 17an desagertu zen. Informaziorik izanez gero larrialdi zerbitzuekin harremanetan jartzeko eskatu dute
Andrea Santiago Mieres legorretarraren bila dabiltza bere ingurukoak. Irailaren 17an desagertu zen eta orduz geroztik ez dute bere berririk. Herritarrei laguntza eskatu diete orain. Berririk izanez gero 112ra deitzeko eskatu dute. Hernanin egon daitekeenaren susmoa dute.
Santiagok 16 urte ditu. Desagertu zen egunean gris koloreko txandala, Nike oinetako zuriak eta motxila betz bat zeramatzan. Ile eta begi marroiak ditu, 157 zentrimetroko gariera du eta gorpuzkera argalekoa da.