Familiaz eta gaztaz disfrutatzeko aukera, Igartubeitin

Gatromuseums Famili Tailerrak ekimenaren barnean antolatu du iganderako Idizabalgo Gaztaren Interpretazio Zentroak hitzordua. Igartubeitin izango da, eta Dastatu gazta familian du izena. 11:00etan izango da, eta aldez aurretik izena eman behar da 943 72 29 78 zenbakian. Helduek 4€ ordaindu beharko dituzte; haurrek, 2€.