Jolas parkeetan haurren artean euskara sustatzeko ekimena bueltan da
Asteazkenero, Iturralde parkean elkartuko dira, eta bi txanda egingo dira, adin tartearen arabera.

Jolas parkeetan haurren artean euskara sustatzea helburu duen Parketarrak ekimena bueltan da Beasainen. Hezten-eko dinamizatzaileen laguntzaz, Iturralde parkean, asteazkenero egingo dituzte jolas saioak. Bi txanda egingo dira adinaren arabera: Zabu Zibu, 16:45etik 17:45era, hiru eta bost urte bitartekoentzat (beharrezkoa da haurrak guraso edo helduren batekin etortzea eta jolastea); eta Txirrintxon, 17:45etik 18:45era, sei eta bederatzi urte bitarteko haurrentzat.