Kiroldegia ireki dute atzera, keagatik jendez hustu ondoren
Lazkaoko Barandiaran kiroldegia hustu egin behar izan zuten, herenegun 18:00ak aldera. Kea zabaldu zen instalazioetan, eta larrialdiko ebakuazio plana ezarri zuten berehala. Galdararen tximiniaren tiro txarrak eragin zuen ketza, eta ez, hasieran zabaldu zen bezala, kloro ihesak. Suhiltzaileak bertaratu ziren. Atzo normaltasunez ireki zuten kiroldegia.