Urriko lehenengo larunbateko azoka berezia izango da bihar
Udako eta neguko barazkiak izango dira, bestelako produktuekin batera. Bizkotxoarekin tarta txikiak egiteko tailerra ere izango da. Erosleen artean bi saski zozkatuko dituzte.
Hilabeteko lehenengo larunbateko azoka berezia izango da bihar. Oraindik udako barazkiak izango dira -tomatea, kalabazina, berenjena eta piperra-, baina poliki-poliki hasiko dira negukoak ere -aza, kale eta azalorea-. Ohiko moduan, bestelako produktuak ere izango dira -eztia, ogia, gozoak, gazta, haziak, loreak eta landareak-. Gainera, Suzanne Klemm gozogileak, bizkotxoarekin tarta txikiak egiteko tailerra emango du.
EGITARAUA:
- 10:00: Bertako produktuen azokaren irekiera.
- 11:30: Bizkotxoarekin tarta txikiak egiteko tailerra Suzanne Klemmekin.
- 13:30: Azokako produktuez osatutako bi saskiren zozketa erosleen artean.
- 14:00: Bertako produktuen azokaren itxiera.