Aritz Egea urretxuarra Ultra Sanabriako irabazle
Aritz Egea urretxuarra Ultra Sabrinako azkarrena izan da, 10 ordu, 19minutu eta 24segunduko denborarekin.
Argazkia: Ultra Sanabria. Asteburu hontan egin da Ultra Sanabria lasterketa. Zamoran kokatutako Sanabria eskualdean egiten den lasterketa bat da. Lasterketa hau hiru etapak osatzen dute. Lehenengo etapan, Escuredotik irten dira korrikalariak eta 32,6km-ko ibilbidea egin dute. Bigarrenean, berriz, 41,39km egin dituzte eta hirugarrenean, 32km. Hiru etapetan azkarrena izan da Domusa-Teknik taldeko urretxuarra, atzean utziz gainontzekoak.
Lehenengo etapan 3 ordu eta 21minutu behar izan zituen ibilbidea osatzeko, bigarrenari 6minutu eta 41segunduko tartea ateraz. Bigarren etapan, berriz, 3 ordu eta 58 segunduan egin zuen bidea, bigarren parte-hartzailea lehen etapan baino gertuago zuelarik. Hala ere, 2minutu eta 46segundu beranduago iritsi zen begarrena. Hirugarren eta azken etapari dagokionean, 2 ordu eta 59 segunduan egin zuen bidea, guztira, ultra osoa 10 ordu, 19 minutu eta 24 segunduan osatuz. Sailkapen orokorrean ere tarte nabarmena egon da Egearen eta bigarren parte-hartzailearen artean, 7minutu ingurukoa.










