Lide Urrestarazu ordiziarra Anboto Kilometro Bertikalean garaile
Lide Urrestarazu korrikalari ordiziarra izan da irabazlea Anboto Kilometro Bertikalean.
Lide Urresatarazu ordiziarra Anboto Kilometro Bertikaleko podiumean. / Argazkia: anboto.org Anbotoko Kilometro Bertikala laseterketa izan zen atzo. Arrazola-Atxondotik irten eta Anbotoranzko bidea egin zuten lasterkariek. 3,8km-ko ibilbidea da, 1092m-ko desnibel positiboarekin. Erreferentziazko lasterketa da Anbotokoa bertikalen artean. Aurtengo edizioan, hau da, atzo jokatu zenean, Lide Urrestarazu ordiziarra izan zen podiumeko buru. Ordiziarrak 48minutu eta 37segunduan egin zuen ibilbidea eta podiumeko lehen postuan kokatu zen, txapela eskuratuta. Bigarren iritsi den Oihana Aizkorbebeitia abadiñarrari 1minutu eta 50segundu atera dizkio. Aipatzeko da Azkorbebeitia dela, egun, Anboto Kilometro Bertikaleko emakumezkoen errekorra daukan korrikalaria, 45minutu eta 59segunduko marka ezarri baitzuen 2018an.










