Ondarre gaztandegi segurarra Euskal Herriko Artzai Gazta lehiaketako irabazle
Baserritarren eguna ospatu dute gaurkoan Idiazabalen eta Ondarre gaztandegi segurarra izan da garailea bertan egin duten Euskal Herriko Artzai Gazta lehiaketan.
Baserritarren eguna ospatu dute idiazabaldarrk gaurkoan. Goiz osoan zehar plazan eta Igarondo pilotaleku ondoko kalean postuak egon dira. Bertan, gazta izan da nagusi. Gaztaz gain, sagardoa eta garagardoa ere ez dira falta izan goizeko azokan eta gozoak ere izan du bere tokia. Bitxiren bat edo beste ere ikusi ahal izan dute bertaratu direnek. Etxeko txikienentzako jolasak izan dira eta ondoan, herri kirol erakustaldia. Aizkolariak, harri-jasotzaileak… ikuskizun bikaina eman dute eta jende ugari gerturatu da hau ikustera. Behin herri kirolak amaituta, Euskal Herriko Artzai Gazta lehiaketako sari banaketari eman diote hasiera.
Eguerdiko 13:45 pasatxo hasi da sari banaketa. Hasieran, sari banaketa udaletxeko eskaileretan egitea aurreikusten zen, baina tenperatura altuak direla eta, Igarondo pilotalekuan egin dute. Jende ugari elakrtu da bertan, ate ondo zein harmailetan. Bi gaztandegi goierritar izan dira sarituak gaur: Baztarrika gabiriarra, laugarren postuan; eta Ondarre segurarra, lehengoan.
Sailkapena
- Eneko Goiburu – Ondarre (Segura)
- La Leze (Ilarduia)
- SC Kortaria. Infernuko Gasna (Lekaroz)
- Baztarrika (Gabiria)
Dastaketa Herrikoia: Beñat Egaña – Goienetxe (Mutriku)











