Karlos Osinaga 'Txap' ekoizlea eta gitarra jotzailea gonbidatuta hasiko da Lazkaon 'Hitz&Musik' zikloa, gaur

Gerriko elkartean, Karlos Osinaga Txap musikari irundarrarekin estreinatuko dute, gaur, Hitz&Musik elkarrizketa zikloa. Hiru musikari izendun eta ibilbide handiko gonbidatuko dituzte, udazken honetan. Aurrenekoa, Lisabö taldeko gitarra jotzaile, eta euskal talde entzutetsu askoren estudioko ekoizle Txap izango da.
Elkarrizketa saioa 18:30ean hasiko da, Gerriko elkartean. Aitor Artzak elkarrizketatuko du, bere ibilbidea, gustu pertsonalak eta beste hamaika jakingarri ateratzeko. Ondoren, musika saio labur bat eskainiko du.