Amianto kutsadurarengatik geldirik egon diren CAFeko langileak gaur hasi dira lanpostuetara itzultzen
Langileen herena hasi da gaur. Ostegunerako hasiko dira geldirik egon diren guztiak.
Beasaingo lantegian amiantoarekin kutsatu ziren nabeetako langileak hasi dira euren lanpostuetara bueltatzen, pixkana-pixkana, azken asteetan garbiketa lanak burutu eta gero. Talde txikietan antolatu dute itzulera: geldirik egon diren langileen herena itzuli da gaur; bihar, asteartea, hasiko da beste heren bat; eta asteazkenean hasiko dira falta diren gainontzekoak. Enpresa batzordeak eskatuta, lanean hasi aurreko hitzaldia emango diete langile guztiei, enpresako arduradunek, bai giza baliabideetako, bai prebentzioko arduradunak. Hitzaldian, gertatutakoaren inguruko azalpenak emango zaizkie langileei, lanean hasi aurretik.