Delirium Tremensek ez du azkenean Ordiziarrocken joko
Andoni Basterretxea taldeko abeslari eta gitarra jotzaileak eskuan min hartu du, eta iragarrita zituzten datozen hiru kontzertuak bertan behera utzi dituzte. Ordiziarrock-eko antolatzaileek aurki jakinaraziko dute haren ordezko taldearen izena.
Ostegunean da hastekoa Ordiziarrock XX. musika jaialdia, baina astea hanka okerrarekin hasi dute. Aurtengo kartelburuetako bat zen Delirium Tremens talde mutrikuarrak ezingo du Ordizian jo, Andoni Basterretxea taldeko abeslari eta gitarra-jotzaileak eskuan min hartu duelako.
Taldeak honako hauxe adierazi du orain bi ordu bere Instagram kontuan: “Ordizian, Oiartzunen eta Lakuntzan jo behar genituen kontzertuak bertan behera gelditzen dira. Andonik besoan min hartu du eta ezingo du jo. Atseden hartu behar du bere onera etortzeko”.
Ordiziarrock-eko antolatzaileek datozen orduetan jakinaraziko dute haren ordez joko duen taldearen izena.
🤦🏿♂
— OrdiziarrockEkintzak (@OrdiziarrockEK) October 16, 2023
Ba horixe, Delirium Tremensek ezin izango du jaialdian egon…
Baina lasai, laster berri hobeak edukiko ditugu! 😜 pic.twitter.com/r7Ov3GUQlb