Ezki Aristi zaldibiarra Hiru Hiriburuak pilota txapelketako txapeldunorde da
Bilbon atzo jokatu zuen gazte mailako finala, pilota goxoaren modalitatean, Maddi Etxenagusiarekin bikotea osatuta. Gomez eta Sagardui 7-18 nagusitu zaizkie.
Ezki Aristi Jauregi pilotari zaldibiarrak II. Hiru Hiriburuak pilota txapelketako finala jokatu zuen, atzo, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Gazteen pilota goxoaren mailan jardun da, bikotea Maddi Etxenagusiarekin osatuta. Uxue Gomez eta Alize Sagardui zituzten aurkari finalean. 7-18 galdu zuten Aristik eta Etxenagusiak.
Berrehun lagun bildu ziren Miribillako frontoian, txapelketako lau finalak ikusteko. Gainontzeko kategorietan, seniorretan pilota goxoarekin Jone Zumeta-Irati Arozena 8, Garazi Gil-Nagore Aramendi 18; pilota mistoarekin gazteak Zelai Sarratea-Nahiz Bertiz 18, Larraitz Beltran-Jone Merino 8, eta promesak mistoarekin Aiala Uriarte-Marta Gomez 22, Olatz Intsausti-Irati Betegi 9 izan ziren emaitzak.