Herri mailako zaintzen hausnarketa A30eko greba feminista orokorrera begira
'Zaintzak ehotzen! Denon ardura eta eskubidea!' goiburupean, ostegunerako antolatu du bilera Beasaingo Asanblada Feministak.
Azaroaren 30erako greba feminista orokorra deitu du Euskal Herriko mugimendu feministak. Zaintzen krisia erdigunera ekarri nahi dute berriro, eta adostasun sozial zabala egituratu zaintzarako eskubide unibertsalaren alde. Hala, Beasaingo Asanblada Feministak, herri mailako zaintzen hausnarketa bat antolatu du, Zaintzak ehotzen! Denon ardura eta eskubidea! goiburupean. Urriaren 19an, ostegunean, izango da, Igartzako jauregian, 18:30etik 20:00etara. Bilera irekia izango da.