Jendaurreko margo sariketan 31 partaide izan dira aurten
Fernando Uretak lortu du sari nagusia eta Iban Aranburu izan da herriko irabazlea.
Beasaingo Jendaurreko 32. Margo Sariketa egin zuten atzo, Arrano Kultura elkarteak Beasaingo Udalaren babesarekin batera. Eguraldiak lagundu zuen eta 31 parte hartzaile izan ziren. Goizean zehar, Beasaingo kaleetan margotu zituzten koadroak. 14:30erako lan guztiak entregatuta zituzten eta orduan hasi zen epaimahaiaren lana. Jokin Telleriak, Joxe Mari Telleriak, Javi Sotok eta Jesus Lopez Zulueta artistek hartu zuten erabakia. Gogoratu, saritutako lanak Igartza jauregian daudela ikusgai.
SARITUAK:
Helduak:
- 1. Fernando Ureta (700 euro eta ikurra)
- 2. Carlos Espiga (400 euro eta ikurra)
- 3. Eduardo Alsasua (300 euro eta ikurra)
- Accesita: Jose Ramon Gerra (150 euro)
Herritarrak:
- 1. Iban Aranburu (400 euro eta ikurra)
- 2. Beñat Mujika (150 euro eta ikurra)
Gazteak:
- 1. Chloet Maze (100 euro eta ikurra)
Herriko gazteak:
- 1. Maelie Maze (80 euro eta ikurra)