Lazkaon autobusa antolatu dute Bilboko manifestaziorako

Azaroaren 4an Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat manifestazioa egingo da Bilbon, Euskalgintzaren Kontseiluak antolatuta. 17:00etan hasiko da. Lazkaotik Bilbora joan-etorria egiteko autobusa antolatu dute Gerrikok eta Maizpidek. Zelaitik 15:00etan irtengo da, eta manifestazioa bukatutakoan itzuliko da. Izena Gerriko dendan edo telefonoz (688 822 871, 943 88 92 31) eman daiteke. Ordaina 10 euro jarri behar da.

Euskararen aurkako erasoak gaitzesteko manifestazioaren deialdia egin zuten euskalgintzako ordezkariak./Kontseilua