Legorretako Hiri Antolamendurako Plan Orokorra ezagutzeko saioa, asteazkenean
Herri Antzokian izango da, 18:30etik 20:00etara. Herritar guztiei luzatu diete bertaratzeko gonbidapena.
Legorretako Hiri Antolamenduko Plan Orokorra ezagutzeko eta horren inguruan eztabaidatzeko partaidetza saio irekia egingo dute asteazkenean, Herri Antzokian, 18:30etik 20:00etara. Landa-lurretan egingo dena, etxebizitza berriak non egin ahal izango diren eta eraikinen inguruko arautegiak azalduko dituzte, besteak beste. Herritar guztiei zabaldu diete bertaratzeko gonbidapena.