Iker Mujika urretxuarra Kenyako futbol eskola batean lan egiten ari da
Urolaren kamisetak eraman ditu eta berea Abel Kirui munduko maratoi txapeldunari oparitu dio
Iker Mujika (Lukaku) Urolako jokalari ohia Kenyara joan da, futbol eskola batean lan egitera. Urolako kamisetak eraman ditu. Tartean, jokalari zen garaikoa. Bere elastikoa eskolaren sortzaileari oparitu dio, Abel Kirui maratoilariari. Kirui munduko txapelduna izan zen bi aldiz eta joko olinpikoetan zilarrezko domina irabazi zuen.