Sagarraren soberakinetatik plastikoen ordezkoetara
Igartubeitin jarduerek ez dute etenik. Larunbatean, hilak 21, sagarren soberakinak berrerabilita plastikoen ordezkoa egiten ikasteko aukera izango da Sagarraren patsa berrerabiliz jardueran. Kimuri markaren sortzailea den Mirari Errondosorok gidatuko du hitzordua, eta haurrei zein helduei dago zuzenduta.
Doakoa da tailerra, eta Zerainlabekin lankidetzan antolatutako jarduera da. 16:30ean hasiko da.