Zaldibiako mondeju lehiaketarako izena eman daiteke
Ardiki Kofradiak urriaren 29rako antolatu du Ardiki Eguna, Zaldibian. Tartean, Zaldibiako 28. Mondeju Lehiaketa jokatuko da, eta izena emateko epea ireki dute. Mondeju zuria egiten dakien edozein zaldibiarrek parte har dezake. Izena urriaren 28ra arte eman dezakete, telefonoz (649 316 534) deituta astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 18:30era. Bost kana mondeju aurkeztu behar dira. Aralarko 25. Gazta Lehiaketa ere jokatuko da egun horretan.