1.800 ikaslek hartuko dute parte 'Hondakinak kitto!' kanpainan
Astelehenean hasiko da Sasieta makomunitateak eta Goierriko eskolek lankidetzan diseinatutako ekimena. Ikasleak birzikatzearen garrantziaz jabetzea eta hondakinak bereizten ikastea da helburua
Astelehenean hasiko da Hondakinak kito! kanpaina. Enrike Enparantza ingurumen teknikariak gaur goizean egindako aurkezpenean esan du aurten 1.800 ikaslek hartuko dutela parte. Eskualdeko ikastetxe gehienak izango dira ordezkatuta. Legazpiko Haztegi Ikastolako ikasleak izango dira ekimena zabalduko dutenak eta Ezkio-Itsason bukatuko da zikloa, hilabete barru.
Sasieta mankomunitateak hamabi urte daramatza eskualdeko ikastetxeekin batera prebentzioari eta birziklapenari buruzko kanpainak antolatzen. Lehen eta Bigarren hezkuntzako ikasleekin egingo dute lanketa, birziklatzearen garrantziaz jabetzeko eta hondakinak bereizten ikasteko.