CAF-Solarisen hiriarteko autobusak izango ditu Suediak
Nobina Stockholm Suediako garraio publikoko operadoreak 55 autobus elektriko egiteko kontratu sinatu du CAF-Solarisekin. Kristianstad hirirako beste 23 autobus ere egingo ditu.
Nobina Stockholm Suediako garraio publikoko operadoreak kontratua adostu du Solarisekin Urbino 15 LE modeloko 55 autobus elektriko hornitzeko. II klaseko ibilgailuak dira (hiriartekoak) eta, ondorioz, Stockholmeko eskualdeko hiriarteko hainbat ibilbidetan operatu ahal izango dute. Autobusak 2024an zehar entregatzea espero dute.
CAFek joan den urtearen amaieran Plan Estrategikoa aurkezte zuen garaian iragarri zuenez, Solarisen helburua da “Europako hiri mailako zero isurpeneko lidergo- posizionamendua hiriarteko autobusen segmentura ere hedatzea” da, honako neurri hauen bidez: merkatu-kuota handituta eta 12 m-ko eta 18 m-ko hiriarteko autobus elektrikoko plataforma berriak garatuta. “Hain zuzen ere, datorren urteotara begira, segmentu horretan igoera handia gertatuko dela aurreikusten da”.
Nobina Eskandinavia eremuko garraio publikoko operadore nagusia da eta 13.000 langile baino gehiago ditu zerbitzua eskaintzen duen lau herrialdeetan (Suedia, Finlandia, Norvegia eta Danimarka). “Enpresaren ezaugarri nagusietako bat da garraio-zerbitzuak eskaintzeko garaian jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde egindako apustua”. Kasu honetan, enpresa horren Stockholmeko filialak hiru ardatzeko eta zoru baxuko Urbino 15 LE motako 55 ibilgailu hornitzeko eskaria sinatu du Solarisekin. “Ibilgailu horiek moldakortasun handia dute eta, horri esker, hiriguneetan edo hiriarteko ibilbideetan opera dezakete”.
Kristianstad hirirako beste 23 autobus
Bestalde, Suediako VR Kristianstad enpresak Solaris etxeko 23 autobus elektriko hornitzeko kontratua sinatu du. Eskariak Urbino 15 LE motako 20 autobus elektriko, eta Urbino 12 modeloko 3 unitate elektriko biltzen ditu (biak plataforma baxukoak). Ibilgailu berriak datorren urteko uztailean entregatuko dituztela espero da.