Goi mailako musikari eta abeslari orkestra, Areso berpizteko
Francisco Areso musikariaren (Lazkao, 1872-1954) obra ezagutarazteko kontzertua izango da, igandean, mojen komentuko elizan, 19:00etan. Hari eta tronpa orkestra, Kantaka (Lazkao) eta Urmaiz (Ormaiztegi) abesbatzak, eta Ana Otxoa sopranoa, Iñigo Vilas tenorea, Josu Ieregi baritonoa eta Iñaki Sanchez organista ariko dira, Javier Alberdik zuzenduta.