Jentilen Etorreraren bi saioetarako sarrerak agortuta
Bigarren saiorako sarrerak bart agortu dira. Hala ere, 19:15ak aldera San Martingo plazan egingo duten kale antzezpena ikusteko aukera izango da.
Jentilbaratza elkarteko kideek aste honetan jakinarazi diote hedabide honi bihar 22:00etan egingo duten Jentilen Etorrera herri antzezpeneko bigarren saiorako sarrera batzuk salgai bazirela oraindik, baina bart denak agortu dira. Aurreneko saioa 20:00etan izango da, eta harako sarrerak aspaldi bukatu ziren.
Hala ere, 19:15 aldera, San Martingo plazan kale antzezpena egingo dute, eta behin hori eginda Auzoetako kiroldegira abiatuko dira pertsonaia, aktore eta herritarrak kalejiran. Aldaketekin eta beldurraren osagaia erantsita antzeztuko dute aurten Jentilen Etorrera.