Mikel Azurmendi arriarandarra aske geratu da
Etxeratek jakinarazi duenez, preso arriarandarra aske geratu da "25 urte eta erdiko zigor osoa bete ostean".
Etxeratek jakinarazi duenez, Mikel Azurmendi Peñagarikano preso arriarandarra aske geratu da “25 urte eta erdiko zigor osoa bete ostean”. Martuteneko espetxetik atera da.
1998an atxilotu zuten Azurmendi. 25 urteko kartzelaldi gehiena Euskal Herritik urrun dauden espetxeetan egin ditu preso: Almerian, Granadan eta Valentzian, besteak beste. Iaz Euskal Herriratu zuten, Zaballara, eta Martuteneko espetxetik atera da goizean.
2019an bete zituen zigorraren hiru laurdenak, baina 2020ko azarora arte ez zioten eman bigarren gradua. Behin Euskal Herrian, hirugarren gradua eman zion Eusko Jaurlaritzak, baina Fiskaltzak helegitea aurkeztu eta atzera kendu egin zioten.