Udazkeneko zapia janzteko, lau bertsolari Zaldibian
Udazkeneko VI. Zapi Janztea bertso bazkari-lehiaketa egingo dute, bihar, Zaldibian. Zapiak Bat elkarteak antolatuta, Zubiburu elkartean izango da otordua, 14:00etan hasita, txartela erosi dutenentzat. Ondoren, lau bertsolari gonbidaturekin saioa izango da. Jesus Mari Irazu, Miren Artetxe, Oihana Iguaran eta Eneko Araiztegi segurarra –iazko zapiduna– ariko dira. Entzuleek erabakiko dute zein izan den bertsolari onena, eta hari euskal zapia jantziko diote garaikurtzat.