Aitor Garitano estreinakoz Loinatz Abesbatzarekin
Estreinakoz aritu da Beasaingo Loinatz Abesbatza Aitor Garitanoren zuzendaritzapean, Igartza Musika zikloaren barruan eman duten kontzertuan.
Aitor Garitano tenorea iritsi da Beasaingo Igartzako Jauregira, abesbatza zuzendari gisa. Gaur estreinatu da zuzendari bergararra Beasainen, Loinatz Abesbatzarekin. Igartza Musika zikloaren baitan emandako kontzertua izan da hau, zuzendari berriaren lehen agerraldi publikoarekin batera. Hau hala izanik, aurtengo Igartza Musika zikloa besteetan baino bereziago etorri da.
Igartza Musika zikloaren baitan toki desberdinetako musikari ugari pasako dira Beasaingo jauregitik, hau musikaz betez eta girotuz. Gaurkoan etxekoen txanda izan da, baina datorren asteetan ere badago zer ikusia bertan, hala nola, epe motzera, azaroaren 5ean Sloveniako Megaron Abesbatza izango da bertan.















